Veljko Popović

Veljko Popović

Veljko Popović

Zinegilea Kroazia

Pinturan lizentziatu zen Veljko Popović Zagrebeko Arte Akademian 2004an. 2005ean Lemonade3d estudioa sortu zuen, 2D/3D infografian espezializatua, geroago Prime Render Studios izena hartu zuena. Zinemaldietako epaimahai ugaritako kide izan da eta bere filmak munduko jaialdi nagusietan proiektatu ditu. Bere filmek nazioarteko 70 sari baino gehiago irabazi dituzte, horien artean Annecy, Hiroshima, Animafest Zagreb eta abarrenak. 2008an Spliteko Arte Akademiako irakasle titular bihurtu zen. Bere lanek 2Dko animazioa, 3Dko animazioa, errealitate birtualeko esperientziak eta errealitate areagotuko piezak biltzen dituzte, zinema-aretoetan proiektatutako obra klasikoetatik hasi eta zinema eta galerietan ikusgai dauden artelanetaraino.