Filmen izen-ematea

Baldintzak

Lehenik eta behin, irakurri, mesedez, jaialdiaren Araudiak.

Hautagaitzak online egin behar dira. Izena ematea doakoa da.

Izena emateko aukera bakarra Filmfreeway online plataforma bidez izango da: Filmfreeway.

Jaialdiak ez du tasarik ordainduko aukeratutako lanen proiekzioengatik bere lehiaketa programetan.

Izena emateko epea

Izena emateko epea 2023ko urriaren 20an amaitzen da.

Onartzeko irizpideak

Izen-ematea edozein animazio teknika erabiltzen duten filmei eskaintzen zaie, baita irudi errealekin konbinatzen diren filmei ere, beti ere irudi animatua produkzioaren %50 baino gehiago denean. ANIMAKOM-ek baldintza hau betetzen duten filmak zeintzuk diren erabakitzeko eskubidea du.

Film hauek 2021ko martxoaren 20tik aurrera eginak izan beharko dute.

Edizio honetan gehienez 20 minutuko iraupena duten LABURMETRAIAK soilik onartuko dira, ondorengo kategorietan aurkeztuak izan daitezkeenak:

  • Lehiaketa Ofiziala (INTERNATIONAL COMPETITION)
  • Ikasleen Lehiaketa (STUDENTS COMPETITION) –ikasketa zentru batean ekoiztutako filmak–
  • Animaziozko Bideo Musikalak (ANIMATED MUSIC VIDEOS)

Salbuespen modura, ANIMAKOM-ek serie bateko atalak hautatu ditzake betiere narrazioa atal berean hasi eta amaitzen bada.

Betebeharrak

Film bakoitzeko, izenaemateko fitxa indibidual bat aurkeztu beharko da. Horrez gain, plataforman gordetzeko, screener HD codec H264 formatua izan beharko du filmak. Beste aukera bat, online deskargatzeko aukera emango duen film honi dagokion esteka eta pasahitza elkarbanatzea da, 2023ko abenduaren 10arte erabilgarri egongo dena.

Izen emateak ondorengo material gehigarriak izan behar ditu:

  • Zuzendariaren argazki bat
  • Filmaren 3 irudi (300ppp gutxienez)
  • Ingeles solasaldi zerrenda

Parte hartzen duten filmek bukatuta egon behar dute. Ez dira kontuan hartuko bukatu gabeko filmak.

Ingelesez ez diren filmen gidoi edo narrazioek, ingelesez diren azpitituluak izan behar dituzte. Gomendagarria da ere, ingelesez diren filmek, azpitituluak ingelesez izatea.

Bidali zure filma