Aurkezpena

Animakom FEST 2023

Nazioarteko Animazio Komunitatearen Bilboko Jaialdia - Animakom FEST, 2017 urtean sortzen da, Bilboko hirian, probintzian bertan eta eskualde aldetik kulturaren programazioan duen hutsune eremua asetzeko helburuarekin. Modu honetan, nazioarteko animazio-zinearen aukeraketa zabala eta kalitatezkoa eskaintzen dute, normalean herritar zaleak eskuragarri ez dituzten proiektuak eskuragarri eginez.

Egitarauak lau lehiaketa-ataletan bereizten diren proiekzioetan banatzen da (nazioarteko lehiaketa, ikasleen lehiaketa, euskal laburmetraiak eta bideoklip animatuak), baita nazioartean nabarmenak diren jaialdien aukeraketa baten erakusketak egiten dira ere, gainera, garrantzia berezia ematen zaio emakumeengatik zuzendutako proiektuei.

Jaialdiaren ekintza nagusien artean, emakume zuzendari edo animazio-zineko profesionalari Animakom saria entrega egiten da, bere ibilbidearen esker onean.

Bilboko Udalaren Kultura Saila eta SGAE Fundazioaren laguntzarekin aurrera eramaten da, gainera, ikus-entzunezko agente eta kolektibo lokalen parte-hartzearekin kontatzen du. 2017tik, geroz eta erakunde gehiagoren parte hartzea lortu da, hala nola Bizkaiko Foru Aldundia eta Laboral Kutxakoa adibidez. Gainera, proiekzio aretoen hedapena eta jarduera gehigarrien kopurua handitu egin da, non formazio tailerrak, konferentziak eta profesionalei zuzendutako master class-ak aurkitzen diren.