Animakom Saria: BAP Animation Studios
Animakom Saria: BAP Animation Studios
Deskripzioa
BAP Animation Studios Porton dagoen estudio portugaldar txiki bat da, azken urteotan mundu osoko animaziozko zinemaldietako ikusleak eta epaimahaikideak liluratu dituena. Hainbat sari jaso ditu, eta, batez ere, gure bihotzak bereganatu ditu, bere bokazio artistiko eta independentearekin eta jardunbide egokien ereduarekin.
2018an sortu zuten kooperatiba autonomo gisa Rodrigo Areias, David Doutel, Laura Gonçalves, Alexandra Ramires, Vitor Hugo Rocha eta Vasco Sá-k, eta, bere lanak ekoizteaz gain, beste artista eta errealizadore batzuen lanak exekutatzen ere lagundu du, elkarlanaren boterean sinesten duten zuzendari, animatzaile eta gidoilarien kolektibo bat bilduz.
Sesioa
Soot (Fuligem)
Gure buruko hormetan pausatzen den kedarra bezala, ezin dugu ikusi, baina dagoeneko leku horretakoa da.
Portugal Ikusi gehiagoDrop by Drop (Água mole)
Herri bateko azken biztanleek uko egiten diote ahanzturan hondoratzeari. Aurrerapenaren ideia beste ezeren gainetik dagoela dirudien mundu batean, bere etxea…
Portugal Ikusi gehiagoTie (Elo)
Eguzki goibel baten azpian, bi pertsonaia egokitu nahian dabiltza.
Portugal, Frantzia Ikusi gehiagoAugur (Agouro)
Negu gogor batek ibai baten gainazala izozten du, bi lehengusu bizi diren etxe baten ondoan. Egun horretan altxatzen den haize…
Portugal, Frantzia Ikusi gehiagoThe Garbage Man (O Homem do Lixo)
Abuztuko arratsalde bero batean, mahaian bildutako familiak osaba Botão gogoratzen du: Gerra Koloniala, Frantziarako emigrazioa, non hogeita hamar urtez zaborrontzi…
Portugal Ikusi gehiagoGarrano
Pottoka batek zama astun bati tira egin behar dio eguzki kiskalgarri baten azpian. Joel gazteak baso bati su emateko zorian…
Portugal, Lituania Ikusi gehiago