Vasco Sá
Vasco Sá
Zinegilea PortugalVasco Sá Porton jaio zen 1979an eta Trás os Montes iparraldeko mendietan hazi zen. 18 urterekin, Portora joan zen bizitzera, eta Arte Eskolan (UCP) lortu zuen Soinu eta Irudi maisutasuna. Testuinguru horretan ezagutzen du David Doutel, eta hainbat proiektu zuzentzen ditu berarekin: “The Shoemaker” (2011, PT/ES), “Soot” (2014, PT), “Augur” (2018, PT/FR) eta “Garrano” (PT/LT). 2011tik, Bando à Parte ekoiztetxearekin ari da elkarlanean, eta hainbat egileren film ugariren lantaldea integratu du bertan, bai arte sailean, bai ekoizpen sailean.
BAP-Animation Studio-ren sortzaileetako bat da, eta zuzendari eta ekoizle lanetan aritzen da David Doutelekin batera. Gaur egun, biak “UNA” animaziozko lehen film luzean ari dira lanean. Eta… mendiak bere aurrean ikustea gustatzen zaion norbait da.