Araudiak
Baldintza orokorrak
Animakom FEST (Jaialdia, aurrerantzean) animazio zineman espezializatua den nazioarteko jaialdi lehiakor bat da, 2024ko abenduaren 9tik 15ra arte Bilbon ospatuko dena.
Izen-ematea edozein animazio teknika erabiltzen duten filmei eskaintzen zaie, baita irudi errealekin konbinatzen diren filmei ere, beti ere irudi animatua produkzioaren %50 baino gehiago denean. Jaialdiak baldintza hau betetzen duten filmak zeintzuk diren erabakitzeko eskubidea du.
Film hauek 2023ko irailaren 30tik aurrera eginak izan beharko dute.
Lehiaketarako kategoriak
Edizio honetan gehienez 20 minutuko iraupena duten LABURMETRAIAK soilik onartuko dira, ondorengo kategorietan aurkeztuak izan daitezkeenak:
- Lehiaketa Ofiziala (INTERNATIONAL COMPETITION)
- Ikasleen Lehiaketa (STUDENTS COMPETITION) –ikasketa zentru batean ekoiztutako filmak–
- Animaziozko Bideo Musikalak (ANIMATED MUSIC VIDEOS)
Salbuespen modura, Jaialdiak serie bateko atalak hautatu ditzake betiere narrazioa atal berean hasi eta amaitzen bada.
* Jaialdiak, izena eman duten filmen artean baldintzak betetzen dituztenak hautatzeko eskubidea du.
Izen-emate prozesua
Izena emateko aukera bakarra Filmfreeway online plataforma bidez izango da: Filmfreeway.
Izena emateko epea 2024ko azaroaren 10an amaitzen da.
Jaialdiak ez du tasarik ordainduko aukeratutako lanen proiekzioengatik bere lehiaketa programetan.
Film bakoitzeko, izenaemateko fitxa indibidual bat aurkeztu beharko da. Horrez gain, plataforman gordetzeko, screener HD codec H264 formatua izan beharko du filmak. Beste aukera bat, online deskargatzeko aukera emango duen film honi dagokion esteka eta pasahitza elkarbanatzea da, 2024ko abenduaren 15ra arte erabilgarri egongo dena.
Izen emateak ondorengo material gehigarriak izan behar ditu:
- Zuzendariaren argazki bat
- Filmaren 3 irudi (300ppp gutxienez)
- Ingeles solasaldi zerrenda
Parte hartzen duten filmek bukatuta egon behar dute. Ez dira kontuan hartuko bukatu gabeko filmak.
Ingelesez ez diren filmen gidoi edo narrazioek, ingelesez diren azpitituluak izan behar dituzte. Gomendagarria da ere, ingelesez diren filmek, azpitituluak ingelesez izatea.
Aukeraketa
Lehiaketan parte hartuko duten filmen aukeraketa Jaialdiko Zuzendari Artistikoak beste profesional batzuen laguntzaz egingo du. Bere lana aurkeztu diren film guztiak ikustea eta hautatuak izan diren filmen azken zerrenda egitea izango da.
Hautatutako filmen zerrenda Jaialdiko web gune ofizialean aurkeztuko da: animakom.com
Jaialdiak hautatutako filmak gutxienez hiru aldiz proiektatzeko eskubidea izango du.
Jaialdia ez da hautatutako filmen zuzendarien desplazamendu eta egonaldiaren kostuen kargu egingo. Hala ere, beraiekin kontaktuan jarriko da, egonaldia errazteko asmoz.
Proiekzio kopiak
Proiekzio kopia modura HD screenerrak H264 kodedunak erabiliko dira, izen-ematean erabilitakoaren berdinak.
Jaialdiak aurkeztutako kopia ukatzeko eskubidea du, baldin eta kopiak proiekzioan arazoak ematen baditu.
Epamahaia eta sariak
Jaialdiko Zuzendari Artistikoa proposatutako nazioarteko epaimahaia izendatuko da bi lehiaketen balorazioak egiteko.
Epaimahaia, aipatutako sari guztiak egoztera konprometitzen da, kategoria bakoitzean aipamen bat baino gehiago egotearen aukera beraien esku egonik.
Hasiera batean aurreikusitako bi lehiaketen sariak honakoak izango dira:
- Lehiaketa Ofizialerako
- GRAND PRIX ANIMAKOM laburmetrai onenarentzat
- EPAIMAHAIAREN SARI BEREZIA
- EPAIMAHAIAREN AIPAMEN BEREZIA
- Ikasleen Lehiaketarako
- IKASLEEN LABURMETRAIRIK ONENA
- EPAIMAHAIAREN SARI BEREZIA
- EPAIMAHAIAREN AIPAMEN BEREZIA
- Animazio Bideoklip lehiaketan (ANIMATED MUSIC VIDEOS) sari bakarra izango da ikusleek hautatuko dutena: ANIMAZIO BIDEOKLIP ONENA.
- Animazio Bideoklip lehiaketarako
- Animazio Bideoklip lehiaketan (ANIMATED MUSIC VIDEOS) sari bakarra izango da ikusleek hautatuko dutena: ANIMAZIO BIDEOKLIP ONENA.
- Horrez gain, edozein hiru kategorietan parte hartzen eta Euskal Herrian jaio edo bertan bizi diren filmen egileak edo euskaldun gehiengodun produkzioa duten baldintza betetzen dutenen artean, LABORAL KUTXA SARIA EUSKAL LABURMETRAIRIK ONENAri esleituko da. Honetarako hautatutako epaiamahai ezberdin batek egotziko du. Jaialdiak argituko du zein film diren sari honetarako hautatuak.
Sari honen izendapena beste edozein sarirekin bateragarria izango da. - Azkenik, parte hartutako pelikula guztien artean, IKUSLEGOAREN SARIA emango da, emanaldi ezberdinetan ikusleek emandako bozketak kontutan hartuz.
Jaialdiak jaialdiaren ospatze data baino lehen abisatuko du sariren batek ordainsaria izango duen ala ez.
Epaimahai ofizialak egotzitako sari ofizialez gain, Jaialdiak beste erakunde edo instituzio euskaldun, nazional edo nazioartekoek sariak egoztea onartu ahal izango du.
Edizio honetarako berretsirik daude ondorengo sariak:
- EMAKUME BATEK ZUZENDURIKO FILM ONENAREN SARIA, Zinemakumeak gara! erakundeak izendatutako epaimahai batek egotzia.
- GIDOI ONENAREN SARIA, Euskal Herriko Gidoigileen Elkarte Profesionala erakundeak izendatutako epaimahai batek egotzia.
- BERRIKUNTZAREN SARIA, Tomo Estudio erakundeak izendatutako epaimahai batek egotzia.
* Sari hauen izendapena nazioarteko epaimahaiak egotzitako beste edozein sarirekin bateragarria da.
Online edizioa
Jaialdiak edizio fisikoa izateaz gain, paraleloki online edizio bat izango du.
Filmak jaialdiaren astean zehar zehaztuko den plataforma batean egongo dira ikusgai, pasahitzez babestuta eta Espainia barruan geoblokatuta.
Eskubideak, betebeharrak eta erantzukizunak
Partaide guztiek aurkeztutako filmen egile edo jabe izatea deklaratzen dute, bertan agertzen diren irudi, soinu edo musika guztiaren baimena izanik.
Egile eskubideen erabileraren inguruan legezko erreklamazio bat izanez gero, Jaialdia edozein erantzukizunetatik salbuetsita geratuko da. Erreklamazioa izena emandako pertsona edo entitate egilearen gain soilik egokituz.
Film sarituen produktore eta zuzendariek filma material sustatzaile bezala erabiltzen duten bakoitzean, sariaren izena, urtea eta Jaialdiko izena aipatu beharko dute. Horretarako, Jaialdiak artxibo bat bidaliko du logoarekin, jasotako sariaren izenaren testua ondoan duelarik.
Jaialdiak film sarituak proiektatzeko baimena izango du arrazoi akademikoengatik edo jaialdiaren sustapenerako, beti ere karakter ez-komertzialarekin.
Film bat proiekzio komertzial baterako erabiltzen bada Jaialdiko aurkeztu ondoren, filma edo programazio ofiziala sustatzeko asmoz, inskripzioan izena eman zuen pertsonarekin kontaktuan jarriko da bere baimena eskuratzeko.
Jaialdiak, promoziorako, izen ematearekin erlazionatutako materiala erabiltzeko eskubidea izango du. Baita film bakoitzeko zati bat ere, zati horren luzera ez da inoiz izango filmaren luzeraren %10 baino gehiagokoa eta ez du inoiz 30 segundu baino gehiago iraungo.
Jaialdiak araudi hau aldatzeko eskubidea izango du hala egiteko beharra ikusten badu.
Araudiaren onarpena
Jaialdian parte hartze eta izen emateak, partaideak araudiko baldintza guztiak onartzen dituela inplikatzen du.
Araudia ingelesez, gaztelaniaz eta euskaraz erredaktatua izan da eta anbiguotasun baten aurrean gaztelaniazko bertsioak izango du lehentasuna.