Gemma Martínez

Gemma Martínez

Gemma Martínez

Aktoresa Espainia

Bilbon jaio zen 1969an. Kazetaritza ikasten ari da Getxoko eskola ofizialean sartu zenean, aktore gisa trebatzen hasteko. Ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiaren beka bat jaso zuen École Philippe Gaulierren ikasten jarraitzeko, Londresen.
Hogeita hamar urte daramatza antzerkian, telebistan eta zineman lanean. Baita noizean behin irakaskuntzan eta zuzendaritzan ere.

Antzezlan askotan parte hartu du euskal konpainia askorekin: “Don Juan Tenorio” (Pabellón 6), “La viuda alegre” (Teatro Arriaga), “Eskaparateatro” (proiektu pertsonala), “Walt Disney me jodió la vida” (Lulú Comedy), “El florido pensil” (Tanttaka)... Bere azken antzerki lanak Erre Produzioak (“Cómo hemos llegado a esto” eta “Fake trampantojo”) konpainiarekin egin ditu.

Telebistan noizean behin “Late motiv” saioan parte hartu du.
Fikzioan, “La que se avecina”, “Cuéntame”, “Ciudad K”, “La víctima numero 8”, “Allí abajo”, “Aupa Josu” eta “Backstage” (Prime Video) telesailetan ikusi dugu.

Zineman Ana Murugarren (“La higuera de los bastardos”), Álex de la Iglesia (“El cuarto pasajero”), Juan Cruz eta José Corbacho (“Cobardes”) edo Joaquín Trincado (“Salvate si puedes”) zuzendarien aginduetara lan egin du.