Nork ez ditu inoiz bere jostailuak bizirik ikusi nahi izan?
Tailer honetan stop-motion animazio teknika ikasiko duzu (urratsez urrats) zure jostailua erabiliz, eta guztion artean animazio txiki bat sortuko dugu nola mugitzen diren ikusteko. Zuen etxeetan ere egiteko zer behar duzuen erakutsiko dizuegu, zuen animazioak egiteko.
Zuen pelikularen azken bideoa jasoko duzue tailerraren ondoren, gurekin egindako lanaren oroitzapena izateko.
Zer behar dut izena emateko?
- Eman izena doan formulario honen bidez.
- Zure jostailua tailerrera ekarri! Gurasoak barne (guk ere jostailuren bat eramango dugu, norbaiti berea ekartzea ahaztekotan).
- 5 urte baino gutxiago badituzu, heldu batekin etorri beharko duzu nahitaez.
Xehetasunak
- Prezioa: doan.
- Iraupena: 2 ordu.
- Adina: 12 urte arte.
Nor gara gu?
Mugigeldi: Naiara Gallego eta Lorea Espada
https://mugigelditalleres.wordpress.com