Animakom FEST 2023
Saio berezia: Pobre Diablo
Deskripzioa
Topaketa Joaquín Reyes eta Miguel Estebanekin, Ernesto Sevillarekin batera HBOko POBRE DIABLO telesailaren sortzaileak.
Aurkezpenean telesailaren kapitulu bat proiektatuko da.
POBRE DIABLO
Telesaila (2023). Denboraldi 1. 8 kapitulu.
Stan mutiko arrunta da, baina benetan… Antikristoa da. Gainera, 665 hilabete bete berri ditu. Hilabete geratzen da profezia bete eta bere patua bete dezan: gizateria izugarrikerian eta kaosean murgildu, eta armagedoia ekarri. Baina interes handiagoa du Broadwayko musikal batean abestu eta dantzatzeko.