Nina Paley amerikar komikien egile, animazio zuzendaria eta kultura askearen aldeko ekintzailea da, “Sita Sings the Blues” animaziozko musika luzemetraiaren sortzailea. Copyright-sistema hondatuan egin zituen abenturek QuestionCopyright.org-era artista-egoitza gisa parte hartzera bultzatu zuten 2008an. Bertan, “Minute Memes” izeneko askatasun intelektualaren inguruko film labur sorta ekoitzi zituen. “Seder-Masochism” bere bigarren luzemetraia da.
Lanbidea: Zuzendaria/Animatzailea