Search by

Gonbidatuak

Animakom FEST
Iker Maidagan

Iker Maidagan

Iker Maidagan animazio filmetako storyboard marrazkilari bilbotarra da. Gaur egun, Cartoon Saloon studio irlandarrarekin egiten du lan, eta Ross Stewart-ek eta Tomm Moorek zuzendutako oscar eta urrezko globoetarako hautatua izan den "Wolfwalkers" garatzen lagundu du bertan. Orduz geroztik, Nora Twomey-ren "My Father’s Dragon" hurrengo pelikularen taldeko kide izan da, eta baita Greenpeace-k "There is a Monster in my Kitchen" Amazonas oihanaren suntsiketari buruzko film laburrean ere. Horren aurretik, animazioan lizentziatu zen New Yorkeko School of Visual Arts eskolan, eta "Peanuts" film moldaketan edo Comedy Central-en "Ugly Americans" bezalako proiektuetan hasi zen lanean, 20th Century Fox, Paramount Pictures eta Skydance Media estudioentzako. Oraindik harrituta dago denbora guzti honetan nolabait Disney saihestea lortu duelako.

Lanbidea: Storyboard marrazkilaria