Irunen jaioa. 80ko hamarkadaren hasieran, euskal musikaren arloan arrakasta gehien izango duen taldea sortzen du: Kortatu. 80ko hamarkadaren bukaeran, Muguruzak, irratian esatari bezala lanean ari den bitartean, etapa berri bat hasiko du magazin musikalaren zuzendari bezala. Aldi berean, Negu Gorriak banda berriarekin ekingo dio Europa eta Ameriketan kontzertuz-kontzertu. 2006-ean, Jamaikan grabatzen duen 'Euskal Herria Jamaika Clash' proiektua sinatu egingo du. Honekin batera, 'Bass-que Culture' dokumentala filmatuko du. 2008an, 'Checkpoint Rock. Canciones desde Palestina' izeneko dokumentala zuzentzen du. 2010. urtean, 'Next Music Station' serie dokumentala zuzentzen du, Al Jazeera Documentary Channel katearentzat. 2012. urtean, 'Zuloak' izeneko dokumentala ekoizten du, 2016ean, aldiz, 'NOLA? Irun meets New Orleans' proiektuari ekingo dio. Katrina urakana iaz duela 10 urte izan ondoren, hiriaren egoera azalduko du. Ondoren, 2018an, 'Black is Beltza' animaziozko pelikula zuzendu du. Komiki baten harira jaiotzen den produktu transmedia da, kolaborazio ugariko musika, Bilbon hasi, eta Bartzelona eta Donostia eramaten den erakusketa egiten da, baita, anti-arrazismoa eta multikulturalitateari buruzko jarduera ezberdinak aurrera eramaten dira.
Lanbidea: Zuzendaria/Musikaria