Izena emateko aukera bakarra Filmfreeway plataformaren bidezkoa izango da.
Izena emateko epea 2019ko Abenduaren 20tik 2020ko Urtarrrilaren 15era bitartean egongo da zabalik, bi egun horiek barne.
ANIMAKOMek ez du tasarik ordainduko aukeratutako lanen proiekzioengatik bere lehiaketa programetan..
Film bakoitzeko, izenaemateko fitxa indibidual bat aurkeztu beharko da. Horrez gain, plataforman gordetzeko, screener HD codec H264 formatua izan beharko du filmak. Beste aukera bat, online deskargatzeko aukera emango duen film honi dagokion esteka eta pasahitza elkarbanatzea da, 2020ko Martxoaren 20arte erabilgarri egongo dena.
Izen emateak ondorengo material gehigarriak izan behar ditu: zuzendariaren argazki bat, filmaren 3 irudi (300ppp gutxienez) eta ingeles solasaldi zerrenda.
Parte hartzen duten filmek bukatuta egon behar dute. Ez dira kontuan hartuko bukatu gabeko filmak.
Ingelesez ez diren filmen gidoi edo narrazioek, ingelesez diren azpitituluak izan behar dituzte. Gomendagarria da ere, ingelesez diren filmek, azpitituluak ingelesez izatea.
Email. submissions@animakom.com
Lehiaketan parte hartuko duten filmen aukeraketa ANIMAKOM-en Zuzendari Artistikoak beste profesional batzuen laguntzaz egingo du. Bere lana aurkeztu diren film guztiak ikustea eta hautatuak izan diren filmen azken zerrenda egitea izango da.
Hautatutako filmen zerrenda ANIMAKOM-en web gune ofizialean aurkeztuko da: animakom.com
ANIMAKOM-ek hautatutako filmak gutxienez bi aldiz proiektatzeko eskubidea izango du.
ANIMAKOM ez da hautatutako filmen zuzendarien desplazamendu eta egonaldiaren kostuen kargu egingo. Hala ere, beraiekin kontaktuan jarriko da, egonaldia errazteko asmoz.