Alaba baten eta aitaren arteko loturei eta distantziei buruzko film laburra. Filmaren bidez, Dianak bere eta aitaren arteko lotura isiltzen joan zela ikusten du. Aitak maitasun-gutunak idazten zizkion kartzelatik. Orain, 15 urte geroago, Dianak erantzun egiten dio. Familia hautsi izana leporatzen dio oraindik ere, baina hura ulertzen saiatzen da.