Bilboko sinfonia bat, hainbat animazio-teknika modu berritzailean erabiliz. Soinu-bandak ez du azpititulurik behar, Xabier Erkizia artistaren pieza originala da eta hiriko kaleetako soinuak eta Miren Agur Meaberen “Hirian ibiltzeko jarraibideak” poemaren zatiak lotzen ditu, zortzi hizkuntzatan errezitatuak.