Amona Veraren gaztarora eta bere bizitza intimoaren oroitzapenetara egindako bidaia batek XX. mendearen lehen erdiko emakume esloveniarrak nolakoak ziren erakusten digu: gizonen behar sexualak asetzeko objektu huts gisa hautematen zituzten, inolako erreparorik gabe. Sufrimenduaren, beldurraren eta etsipenaren irudikapen bat ikusiko dugu —Verak bere bizitzan zehar sentitu zituen moduan— umorez betetako animazio batean, irudimenezko trazuekin tabu zaharrak gaindituz.