Search by

Epaimahaikidea

Roberto González

Roberto González

Roberto González ilustratzailea, kazetaria eta animazio ikaslea da, baita Euskal Irudigileak euskal ilustratzaileen elkarteko kidea ere. AUX Magazine aisialdi eta kultura aldizkariko burua da 2014tik, eta animazioaren munduari buruzko artikulu eta elkarrizketa ugari egin ditu argitalpen horretan eta El Correo egunkarian. Marrazkilari gisa, hamalau urtez (1998-2012), El Correorentzat ere, tira komiko bat egin du (“Fuera de juego”). Bere lehen kolaborazioak 1997an egin zituen, Merlín Animación S.L.-en layout-ak marraztuz. Gaur egun, 2D eta 3D Animazio Zinemako ziklo osoa egiten ari da Madrilgo ESDIP eskolan.

Lanbidea: Ilustratzailea eta kazetaria