Search by

Epaimahaia

Nik Phelps

Nik Phelps

Texas-en jaiotako musikari eta konpositorea da, hala ere, gaur egun Gent-en (Belgika) bizi eta lan egiten du. Ospe handiko musikari ugarien ondoan lan egin du, horien artean Erich Johnson eta Lou Rawls, Frank Sinatra eta They Might Be Giants, Frank Zappa eta Mary Martin. Hamar urtez, Tom Waits-ekin grabazioak egin zituen, era berean, hiru soinu-banda ezberdinetan jo zuen eta bost CD sortu zituen; 'The Black Rider', 'Bunny', 'Mule Variations', 'Alice', 'Blood Money' eta baita 'Orphans: Brawlers, Bawlers and Bastards'. 1988an, zinema mundurako musika konposatzen hasi zen. Ondoren, 1995an animazioaren arloan lan egiten hasi zen, CBS katearen eskutik sortutako 'The Twisted Tales of Felix the Cat' izeneko telebista seriearekin. Egun, animazioaren munduan jarraitzen du, musika sortzen lan egiten du, baita, animatzaile ugarientzako obrak sortzen ditu; Nina Paley, Bill Plympton, Lei Lei eta Ivan Maximov bezalako animatzaileak. Gainera, ikastola eta jaialdi batzuetan sormen prozesuei buruzko tailerrak emateko deitzen dute ere.

Lanbidea: Musikaria