Search by

Epaimahaia

Juan Luis González Palacios

Juan Luis González Palacios

Huelvan jaio nintzen 1978an. Huelvan, Nijmegen (Holanda), Barcelonan eta Madrilen bizi eta lan egin dut. Marrazki eta komikiei buruzko jakin-minarekin hazi nintzen. Zuzenbide graduko lehengo urtea egin ondoren, hori ez zela nire bidea konturatu eta Arte Ederretako gradua ikasten hasi nintzen, diseinu grafikoan eta ilustrazioan espezializatuz. Geroztik, ez diot esparru honetan trebatzeari utzi. Profesionalki, nire bidea arte zuzendari bezala garatu dut, hau da, argazkilaritzan, diseinu grafikoan, ilustrazioan, pertsonaien diseinuan, publizitatean, motion graphics arloan, diseño editorialean eta 3D-an aritu naiz, beraz, proiektu anitzetan lan egin dut eta interesagarriak iruditu zaizkidan ia arlo guztietan parte hartu dut. Hainbat sari jaso ditut arlo hauetan. Nire azken lana, Senior Lighting Artist bezala izan da “Klaus”-en. Animazio filme honek kritikaren eta plublikoaren aitortza jaso du, eta pertsonalki aukera paregabea izan da orain arte ikasitako guztiarekin konektatzeko.

Lanbidea: Arte zuzendaria