Search by

Epaimahaia

Jesús Palacios

Jesús Palacios

Idazle eta zinema-kritikoa. 'Albo ilunean' espezializatzen da bere lana, hogei zinema-liburu baino gehiago idatzi ditu, literatura, esoterismoa eta herri-kultura. Beldurrezko generoan eta fantasian erreferente bat bihurtu da. Zinemaldietan maiz kolaboratzaile lanak egiten ditu, adibidez Gijoneko zinemaldian. Hemen, 'Los poetas de la sangre. El nuevo cine de terror y de la crueldad francés' liburuaren koordinatzailea izan da. Baita 'Sigue grabando', Las Palmas-ekoan. Hemen, Antonio Weinrichter eta Roberto Cuetorekin batera zine beltzari buruzko serie berri bat editatu egin zuen. Baita, Donostiako Beldur-Astean, non 'La Bestia en la pantalla. Aleister Crowley y el cine fantástico' koordinatu egin zuen, beste batzuen artean. Spain Moving Images Festivalean ere lan egin zuen. Valdemar argitaletxean aholkularia da, non 'Satán en Hollywood' eta 'Hollywood maldito' argitaratu du, beldurrezko antologia batzuen artean, esaterako 'TerrorVisión. Relatos que inspiraron el cine de horror moderno' berria. Unibertsitateetan eta kultur-etxeetan hizlaria da. Irrati eta telebistarako saioetan parte hartzen du, baita fanzine eta aldizkarietan ere. Gainera, Satori argitaletxean lan egiten du maiz. Hemen, Tamenaga Shunsuik idatzitako '47 ronin. La historia de los leales samuráis de Ako' argitaldi bitxia egin zuen. ''Eroguro. Horror y erotismo en la cultura popular japonesa' liburuaren koordinatze lanak burutu zituen baita ere.

Lanbidea: Idazlea / Zinema kritikaria