Search by

Epaimahaia

Alaitz Arenzana

Alaitz Arenzana

Ikus-entzunezkoen artista eta errealizatzailea, ikus-entzunezko komunikazioan lizentziatua da UPV/EHUn. Zinebi selekzio-batzordearen eta Sra. Polaroiska elkartearen parte da, hainbat kasutan saritua izan dena; Gure Artea 2017ko saria, Injuve saria eta Ertibil lehenengo sariak jaso ditu beste batzuen artean. Bere lanak festibal anitzetan ikusgai jarri dira eta arte egoitza batzuetan ere; CA2M-an, Montehermoson, Madrileko Círculo de Bellas Artesen, Bilbo Arten, Stuk Kulturcentrum de Leuvenen, Estokolmoko Cervantes institutuan, Manchesterren, Bilboko Guggenheimean etab. Orain momentuan Azkuna zentroko artista bazkideen programako kide da.

Lanbidea: Zuzendaria