
Olga eta Priit Pärn zuzendari estoniarrak Bilbon izango dira Animakom 2021 saria eskuratzeko.
Olga Pärn
Minsken jaioa, Olga Pärn Belorussian Art Academy-an graduatu zen 2000. urtean, artista grafiko gisa. 1996tik 2003ra arte, Olga Marchenkok (ezkongabe abizena) Belarusfilm estudioan lan egin zuen arte zuzendari eta animatzaile gisa. 2003tik 2005era arte La Poudrieren (Valence, Frantzia) ikasi zuen. Estonian bizi eta lan egin du 2006tik. 2008tik, bere abizena Pärn da. 6 film saritu egin ditu Priit Pärnekin batera, zuzendarikide eta artistakide gisa. Jasotako 36 sarien artean, 11 Grand Prix jaialdi ospetsuetakoak dira. Olgak Estonian Academy of Arts-eko Animazio Sailean eman ditu eskolak 2007tik. Beira gaineko pintura eta harearekin egindako animazio tailerrak eman ditu Europako eta Japoniako animazio eskoletan. Tartuko Unibertsitateko Arte Departamentuko irakaslea da Priit Pärnekin batera. Haurrentzako liburuen eta aldizkarien ilustratzaile gisa lan egiten du.
Priit Pärn
1946an Tallinnen jaioa, Priit Pärn Tartuko Unibertsitateko Biologia Sailean graduatu zen 1970ean. Karikaturagile, ilustratzaile eta artista grafiko gisa lan egin du 60ko hamarkadaren amaieratik. Azken 30 urteetan, Priitek 35 erakusketa inguru aurkeztu ditu Europako hainbat herrialdetan. 1976tik, arte zuzendari eta animazio zinema zuzendari gisa lan egin du. 80 sari baino gehiago jaso ditu nazioarteko jaialdi handietan, baita ASIFA Life Achievement Award ere 2002an eta 6 ohorezko sari bere ibilbideagatik. 2006tik, Priitek animaziozko filmak zuzentzen ditu Olga Pärn emaztearekin batera. Irakasle ere aritu da azken 31 urteetan. Mundu osoko zinema eskoletan eman ditu eskolak. 1994an The Animation Studies sortu zuen Turkun (Finlandia), eta 2006an Tallinnen. European Film Academy-ko kidea da 2008tik.