ANIMAKOM animazio zineman espezializatua den nazioarteko jaialdi lehiakor bat da, 2020-ko Apirilaren 2 eta 8 bitartean Bilbon ospatuko dena.
Izen-ematea edozein animazio teknika erabiltzen duten filmei eskaintzen zaie, baita irudi errealekin konbinatzen diren filmei ere, beti ere irudi animatua produkzioaren %50 baino gehiago denean. ANIMAKOM-ek baldintza hau betetzen duten filmak zeintzuk diren erabakitzeko eskubidea du.
Edizio honetan 20 minutuko iraupen maximoa duten LABURMETRAIAK soilik onartuko dira, ondorengo kategorietan aurkeztuak izan daitezkeenak:
* ANIMAKOMek, izena eman duten filmen artean baldintzak betetzen dituztenak hautatzeko eskubidea du.
Proiekzio kopia modura HD screenerrak .H264 kodedunak erabiliko dira, izen-ematean erabilitakoaren berdinak.
ANIMAKOM-ek aurkeztutako kopia ukatzeko eskubidea du, baldin eta kopiak proiekzioan arazoak ematen baditu.
ANIMAKOMeko Zuzendari Artistikoak proposatutako nazioarteko bi epaimahaiak egingo dituzte bi lehiaketen balorazioak.
Hasiera batean aurreikusitako bi lehiaketen sariak honakoak izango dira:
Epaimahaia, aipatutako sari guztiak egoztera konprometitzen da, kategoria bakoitzean aipamen bat baino gehiago egotearen aukera beraien esku egonik. ANIMAKOMek jaialdiaren ospatze data baino lehen abisatuko du sariren batek ordainsaria izango duen ala ez.
Epaimahai ofizialak egotzitako sari ofizialez gain, ANIMAKOMek beste erakunde edo instituzio euskaldun, nazional edo nazioartekoek sariak egoztea onartu ahal izango du.
*Sari hauen izendapena nazioarteko epaimahaiak egotzitako beste edozein sarirekin bateragarria da.
Partaide guztiek aurkeztutako filmen egile edo jabe izatea deklaratzen dute, bertan agertzen diren irudi, soinu edo musika guztiaren baimena izanik.
Egile eskubideen erabileraren inguruan legezko erreklamazio bat izanez gero, ANIMAKOM edozein erantzukizunetatik salbuetsita geratuko da. Erreklamazioa izena emandako pertsona edo entitate egilearen gain soilik egokituz.
Film sarituen produktore eta zuzendariek filma material sustatzaile bezala erabiltzen duten bakoitzean, sariaren izena, urtea eta ANIMAKOMen izena aipatu beharko dute. Horretarako, ANIMAKOMek artxibo bat bidaliko du logoarekin, jasotako sariaren izenaren testua ondoan duelarik.
ANIMAKOMek film sarituak proiektatzeko baimena izango du arrazoi akademikoengatik edo jaialdiaren sustapenerako, beti ere karakter ez-komertzialarekin.
Film bat proiekzio komertzial baterako beharrezkoa bada ANIMAKOMen aurkeztua izan ondoren, filma edo programazio ofiziala sustatzeko asmoz, ANIMAKOM, izena eman zuen pertsonarekin kontaktuan jarriko da bere baimena eskuratzeko.
ANIMAKOMek, promoziorako, izen ematearekin erlazionatutako materiala erabiltzeko eskubidea izango du. Baita film bakoitzeko zati bat ere, zati horren luzera ez da inoiz izango filmaren luzeraren baino gehiagokoa eta ez du inoiz 2 minutu baino gehiago iraungo.
ANIMAKOMek araudi hau aldatzeko eskubidea izango du hala egiteko beharra ikusten badu.
ANIMAKOMen parte hartze eta izen emateak, partaideak araudiko baldintza guztiak onartzen dituela inplikatzen du.
Araudia ingelesez, gaztelaniaz eta euskaraz erredaktatua izan da eta anbiguotasun baten aurrean gaztelaniazko bertsioak izango du lehentasuna.