ANIMAMUS animaziozko zinema-jaialdien sare sortu berria hurrengo erakundeek abiarazi dute: Flipbook Festival European Festival for Short Animated Films (Skopje, Mazedonia), Balkanima European Animated Film Festival (Belgrad, Serbia), Supertoon International Animation Festival (Šibenik, Kroazia), StopTrik International Film Festival (Maribor, Eslovenia) eta Animakom Fest (Bilbao, Espainia). Sarearen iragarkia 2022ko azaroaren 11tik 13ra egin zen, Bukaresteko Animation Sessions-en.
Parte hartzen duten jaialdiak animazio artistikoaren nazioarteko eszenako kide sendo eta preziatuak dira (Balkanimak, sareko jaialdirik zaharrenak, 19 edizio arrakastatsu egin ditu, eta gazteena, berriz, Flipbook da, 3 ediziotako esperiantziarekin). Zinemaldi bat antolatzeak zer esan nahi duen eta ekitaldi horien inguruko gizarteen funtzio sozialak, kulturalak eta eraikuntzakoak zein diren adierazi nahi dituzte parte-hartzaileek. Bazkideek uste bera dute animazio artistikoko eta kalitate handiko filmak 1) publikoarentzat guztiz irisgarriak diren ekitaldietan egin behar direla, 2) ikusleen, zinemagileen eta industriako ordezkarien arteko distantziak errotik murrizten dituzten ekitaldietan egin behar dela, 3) arte zinematografikoaren eta kultura-eraikuntzako beste esperientzia batzuen harrera kritikoa sustatu behar dutela ekitaldiek, 4) gai sozial, politiko, historiko eta ekologikoen inguruan sentsibilizatzen saiatu behar direla ekitaldiek, eta, azkenik, 5) kulturen arteko trukeen eta jardunbide egokien trukearen balioak ulertzen eta sustatzen dituzten ekitaldiak izan behar direla, bai eta animazioaren nazioarteko komunitateko zinemagileei eta best ekide batzuei zuzendutako laguntza-mekanismoak abian jarri behar direla ekitaldietan, emakume zinemagileen lanari arreta berezia eskainiz.
Programazio-politika eta -praktikei dagokienez, desberdinak eta autonomoak izanik, sareko kideak hiru jarduera-modu garatzeko eta praktikara eramateko jarri dira abian, animaziozko autore-laburmetraien sustapena eta zabalkundea areagotzeko asmoz:
Latinez, “animamus” hitzaren esanahia “animatzen dugu” da. Gure sareak egindako ekintzek suspertu, bultzatu, aukera berriak eman eta ideia berrietara zabalduko dira. Gure helburua ikusleen eta zinemagileen arteko interkonexio-espazioak eta uneak sortzea da, bai eta animazioaren ingurune zinematografikoaren aintzatespena eta ulermena ahaleginik gabe sustatzea.